... & press enter to start

ZENDAKO EMAITZA EGIN EHLGri?

Euskal Herriko Laborantza Ganbara laborantza herrikoiaren alde engaiatua da, laborantza mota horrek laborariak, kontsumitzaileak eta natura errespetatzen dituelako, gazteentzat erakargarria delako eta gure baserriko lurradeak biziarazten dituelako.
Ene laguntza ekarriz EHLG-ri, Euskal Herriko laborantza herrikoiaren modeloa sustatzen dut hala nola :

– janari sanoa ekoiztea, kalitatezkoa, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan ;

– laborariak behar bezala bizi daitezen beren lanetik ;

– biharko baliabide naruralak eta baserriko bizi ingurumena zaintzea.

ZURE EMAITZA SEGURUA

Emaitza egiko, azpiko formularioa ongi osa ezazu.

Emaitza
Informations
Ordaintze molde
Ordaintze moldea hautatzen dut

Zerga apaltzea
EHLGri emaitza bat eginez, hunen % 66a ken dezakezu zure zergetarik, zergapeko irabazien % 20eko muga arte.

 

Adibidez : 50 €-ko emaitza batek 17 € baizik ez zauzu kostatzen, zerga beherapenaren ondotik.

ZURE EMAITZA EUSKOZ

Zure emaitzak euskoz isurtzeko ahala proposatzen dizugu. Hortarako, 6 urrats hauek segitu behar dituzu :
1. Zure eusko konduari konektatu behar duzu, www.euskalmoneta.org gunean sartu eta zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar dituzu.
2. Zure konduan sartu eta « Mes virements » fitxa hautatu.
3. « Gestion des bénéficiaires » fitxan sartu eta « Nouveau bénéficiaire » fitxa hautatu.
4. EHLG-ren kondu zenbakia sartu [362 051 132]
5. Orain, « Virement ponctuel » fitxan klikatu eta 3 informazio hauek zehaztu behar dituzu :
– « Compte bénéficiaire » goitibeherako menuan Euskal Herriko Laborantza Ganbara hautatu
– « Montant » : emaitza kopurua zehaztu behar duzu
– « Description » : zure Izen eta Izen ttipia zehaztu behar dituzu
6. Baieztatu ; zure emaitza egina duzu ! Milesker

Enpresa mezenasgoa
Enpresa mezenasgoak emaitzaren %60eko zerga apaltze dretxoa emaiten du. Sos laguntza izan daiteke, baita laguntza meteriala edo zerbitzu laguntza. Lantegi bat zira eta Euskal Herriko laborantza herrikoia sostengatu nahi duzu ? Izan laguntzaile, emaitza egin ! Xehetasun gehiago beharrez gero, 05 59 37 18 82 zenbakira deit gaitzazu.

Informazio guziak : https://www.service-public.fr/professionnels-entreprises/vosdroits/F22263

Zertarako erabiltzen ditugu zuen dohaintzak ?

Zure parte hartzea funtsezkoa da. Emaitza bat eginez laborantza herrikoia zaintzen laguntzen gaituzu. Emaitzek, gure lurraldearen intereserako beharrezkoak diren elkarte-jarduerak diruztatzen dituzte, hala nola : laborantza belaunaldien berritzea, agro-oihangintza, agronomia, mendia eta artzaingoa, etab.

Nola banatuak dira zuen emaitzak ?
  • Agronomia
  • Agro-oihangintza
  • Mendia Artzaingoa
  • Laborantza-belaunaldiak berritzea
  • Laborari-kolektiboak jarraikitzea
  • Laborantzaren behatoki ekonomia
Elkarte proiektua

TOP